XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egia esan, egitura hau aski mugatua da eta zenbait autorek, dirudienez, ez dute gehiegi maite: Añibarrok edo Agirre Asteasukoak, adibidez nik ikusi dudanez behintzat, eta aitortu behar dut ez dudala xeheki aztertu puntu hau, hasieran forma bataren eta bestearen hedadurak ez baininduen gehiegi axolatzen normalki -TZEA forma erabiliko dute. (11) Era berean, zenbait hiztunentzat ez dago -TZEA forma baino.

Txillardegik -TZEN agian usuago dela dio Bizkai aldean, -TZEA, berriz, Lapurdin.

Egia esan, ez dut uste gauzak horrela direnik: Axularrek, adibidez, dexente erabiltzen du -TZEN egitura gaitz eta erraz adjetiboekin.

Gaitz-ekin sarriago erraz-ekin baino, hala ere.

Dena dela, bi egitura hauen banaketa autore eta euskalkietan zehar egin beharko litzateke, agian.

Nik neuk ez dut izan gai honetaz autoreak xeheki aztertzeko astirik, honetan hasi nintzenean gehiago gidatzen bainintzen neure hizkuntz gaitasunaz beste inorenaz baino.

Baina gero, eta bereziki txosten hau gertatzerakoan, nabaritu nuen aipatzen dudan osotasun falta.

Horregatik, hemen esango dudana geroago egin daitekeen azterketa baterako bide urratze bat besterik ez litzateke izango.

Dena dela, Axularrengandik har ditzakegu zenbait adibide.

Azterketa osoago baten faltan, uste dut esan daitekeela zail(gaitz)/erraz adjetiboak direla medio, hiru egitura desberdin agertzen zaizkigula.

Ikus ditzagun astiroago zenbait adibide: 1) Lehenbiziko multzoan formarik hedatuena eta arruntena sartuko dugu.

Normalena da mendeko perpausak -TZEA forma hartzea.

Hona hemen zenbait adibide: eta abar.